Sei reggae kontzertu larunbatean, Jamaikar estiloko gauean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 7a, 01:00

Kontrakantxan izango dira, eta helburua da Euskal Herriko artistak ezagutaraztea. Sarrerak hasi aurretik jarriko dituzte salgai, 4 euroan.

Sagareggae jaialdia an­tolatu dute asteburuan, Euskal Herriko artistak ezagutzea helburu duen festa. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako sei taldek eskainiko dituzte kon­tzertuak, Kontrakantxa gaz­tgetxean, arratsaldeko 20:00­etatik aurrera.

Seietatik bat, hernaniarra
Parte hartuko duten sei taldeetatik bat, hernaniarra da. DJ GRD da eta Sound Sytem estiloko musika jartzen du. Gainontzeko taldeak, dira: Dingwash, Chalwa Reggae Band, TacumahReggae, Rude Kanka eta Dj bon & Dj Plan.

Sarrerak, bertan
Jaialdiko sarrerak 4 euroan jarriko dituzte salgai, kon­tzertuak hasi baino ordu ba­tzuk lehenago. Antolatzaileek azaldu du­tenez, asmo komertzialik ga­beko jaialdia izango da, %100 autogestionatuta eta ekoiztua. Beraz, herritarrak gonbidatu nahi dituzte «Jamaikar estilora, gaupasa egitera». Musikaz gain, janari, edari, musika eta liburuak ere egongo dira, aukeran.

KONTZERTUAK
l DINGWASH (Dub Reggae Quintet,
Hendaia-Lapurdi)
l CHALWA REGGAE BAND (Roots Reggae Band, Uribe Kosta - Bizkaia)
l TACUMAH REGGAE BAND (Roots Reggae Band, Donostia - Gipuzkoa)
l RUDE KANKA (Sound System, Donostia - Gipuzkoa)
l DJ BOB & DJ PLAN (Sound System, Afrika -  EH)
l DJ GRD (Sound System, Hernani - Gipuzkoa)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!