Bolada onari eutsi zion Horbel Tabernak larunbatean, Oiartzun liderrari 3-2 irabazita. Markagailuan partidua hasi bezain laister aurreratu ziren eta deskantsura 1-2 galtzen iritsi ziren. Bigarren zatia gogorra eta berdindua izan zen eta Horbel Tabernak partidua berdintzea lortu zuen. Bukatzeko 7 minutu falta zirenean sartu zuten hernaniarrek 3-2koa. Golak Miguel (2) eta Roberrek (1) sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!