Flamenko taldea eta Musika Eskolako txistulariak irabazleak, ideia eta mozorro onenengatik

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 7a, 01:00

Astelehen arratsaldean banatu zituen bi sariak Jai Batzordeak. Beste biak banatu gabe geratu ziren.

jai Batzordeak hiru sari ematen ditu Inauterietan: talde edo mozorro onenari, balkoi apain­duenari eta eskaparate apainduenari. Aurten ordea, bi sari eman dituzte, biak, tal­de edo mozorro onenari. Ira­bazleak Flamenko taldea eta Musika Eskolako txistulariak izan ziren, ideia eta mozorro originalenak izateaz gain, giro ezin hobea jarri zutelako; hala azaldu zuen Jai Ba­tzordeak sari banaketan. Sa­ria, mariskada bana izan zen. Beste bi sariei dagokienean, Jai Batzordeak eman gabe uztea erabaki zuen eta datozen urteetarako, irizpideak aldatuko zituztela azaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!