Alebin eta infantil mailako lasterketa larunbatean, Hernanin barrena

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 7a, 01:00

Alebinek 5-6 kilometro egingo dituzte, eta infantilek 10. Lasterketa 16:30etan hasiko da, eta tartean, 6 hernaniarrek hartuko dute parte.

Txirrindulari txikienek hartuko dituzte larunbatean Hernaniko kaleak. JOCC taldeak lasterketa antolatu du, alebin eta infantil mailakoa eta bailarako txirrindulariek hartuko dute parte, tartean, JOCC taldekoek.

30 txirrindulari gazte, partehartzaileak
Zirkuitua Ibarluze poligo­no­tik herri barrura ekartzea erabaki dute aurten, eta egin beharreko bidea ondorengoa izango da: Urbieta, Ma­rieluts, Latsunbe, Zin­koe­nea, Txirrita eta Urbieta. Bi lasterketa izango dira: alebinek, 5-6 kilometro egin be­harko dituzte, zirkuitu ho­rretan bueltaka; eta infantilek, 10 kilometro. Au­rreneko lasterketa 16:30e­tan hasiko da. Lasterketan 30 gaztek har­tuko dute parte, Herna­nitik Irun eta Hondarribia bitartekoak, eta kostaldetik, Her­nani eta Zumaia bitartekoak.

Lasterketa dela eta, trafiko mozketak
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lasterketa dela eta trafikoa itxi egingo dute, aldika, honako kaleetan: Urbieta, Marieluts, Latsunbe Berri, Latsunbe, Elkano, Orkolaga, Zinkoenea eta Txirrita. Mozketak arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara egingo dituzte, eta ordu horietan autoa erabili behar izanez gero, aurretik edo ondoren egitea gomendatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!