Gas eskapea izan zen atzo eguerdian, Etxeberri auzoan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 6a, 01:00

Etxeberri auzoko 4garren zenbakian obretan ari dira, eta horrek aberia eragin zuen atzo eguerdian, gas zirkuitoan. Gas eskapea 12:30-13:00ak aldera hasi zen, eta berehala hasi ziren konpon­tzen. Konponketa lanek iraun bitartean, blokea gasik gabe egon zen. Udaltzaingoak Hernaniko Kronikari jakinarazi zionez, eguerdiko 13:45etarako konpondu zuten aberia, eta 4garren blokeko gas zerbitzua bere onera etorri zen. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!