lilatoia lasterketaren 23garren edizioa izan zen igande eguerdian Donostian, eta euria egin bazuen ere, 2.105 emakumek bukatu zuten lasterketa. Hori izan zen igandeko errekorretako bat; bestea, Eneritz Sein pasaitarrak egin zuen. Lasterketa 18:06ko denboran bukatu zuen, orain arteko marka baino 7 segundu azkarrago.
65 hernaniarren artean,
azkarrena, Esnaola
Partehartzaile hernaniarrak ere goraka doaz urtetik urtera; igandean, 65 emakumek hartu zuten parte. Horien artean, azkarrena, Eva Esnaola izan zen, 20:51ko denbora eginda. Sailkapen orokorra kontuan izanda, Esnaola hemeretzigarren postuan helmugaratu zen. Bigarren hernaniarra Eider Aldabe izan zen, 21:40ko denbora eginda; eta hirugarrena Oihana Irazustabarrena, 25:14ko denboran helmugaratuta. Lilatoian 14 urtetik gorako emakumeek har dezakete parte, eta 5 kilometro egin behar dituzte korrika. Igandean, irteera eta helmuga bera izan zuten, Boulevarda.