Bizitzako eromen, kontraesan eta buruhausteak umore puntuarekin, gaurko antzerkian

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 6a, 01:00

Zenbat gauza pentsatzen ditugu segundu batean? Zeri egiten diogu kasu, pen­tsatzen dugunari edo senti­tzen dugunari? Gaurko an­tzezlanean bizitzako eromen, kontraesan eta buruhausteak kontatuko dituzte, umore puntuarekin. Como como coco me descoco poco da antzezlanaren izena, eta Ema­kumeen Nazioarteko Egu­­­naren harira antolatu dute. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta sarrerak eskuratu nahi dituenak, ordubete lehenago pasa behar du bertatik; debalde dira.
Ostegunean da Ema­kumeen Nazioarteko Eguna, eta hauen eskubideak aldarrikatze aldera, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hernaniko Txoko Feministak, Kafeta Feminis­tak eta Berdintasun Kontse­i­luak. Leloa da, Eskubide zapalketari zaplasteko feminista!.

Marijira eta hitzaldia, egunean bertan
Martxoaren 8rako Marijira eta hitzaldia antolatu dituzte. Marijira Plaza Berritik abiatuko da, 19:30etan, eta ondoren, triki-bertso-poteo feminista egingo dute herrian barrena.
Ordu berean, Ereñotzuko Olak auzo elkarteak antolatuta, Euskal kultura: Eredu matrilineala  hitzaldia emango du Carmen Basterretxeak; Auzo Etxeko areto nagusian izango da.

Hitzaldia, martxoaren 17an
Azkeneko ekitaldia martxoaren 17an izango da; hitzaldia baita ere. Derecho para las trabajadoras del hogar  da izena, eta Bizkaiko Etxeko langileen elkarteko kideek emango dute. Hitzaldia AMHER- SOS Arrazakeria elkarteak antolatu du eta Biterin izango da, 17:00etatik aurrera. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!