Ugaldek ekarri du Kutxa Sariako txapela Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 5a, 01:00

Irati Ugalde eta Maider Sen­per paletari hernaniarrak aurrez aurre izan ziren atzo Kutxa Saria Txapelketako finalean, promozio mailan, eta az­ke­nean Ugaldek lortu du txapela etxeratzea. Bi atzelariak ondo aritu ziren, aldea aurrean nabaritu zen. Ugal­dek An­due­za etxauriarrarekin jokatu zuen eta Senperrek Garmen­dia alegiarrarekin. Bi aurrelariak, asko saiatu arren, txapara, kanpora eta ezin tantoa egin ibili ziren. Erasoan tanto asko galdu ziren. Her­nania­rrei dagokienean, Ugal­de seguru aritu zen, hutsik egin gabe eta Senper gaixorik, eztulka, daukan indarra erakutsi ezinik.

EH Irekian, 30-17 galdu
Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietak EH Irekia Txapelketako finala jokatu zu­ten larunbatean eta 30-17 gal­du zuten Pradera eta Saezen aurka. Irabazten hasi ziren, baina gorriek segituan pelota aldatu eta hor ibili ziren berdindu, azpitik, irabazten... 12ra berdindu ondoren,  hernaniarrek segidan 7 tanto galdu zituzten, tantoa egitearren. Irabazleek gutxi arriskatu zuten, eutsi hutsa nahiko izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!