Preso eta iheslarien aldeko Mus Txapelketa azkarra, sekulako sariekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 5a, 01:00

Hernaniko preso eta iheslarien aldeko Mus Txapelketa azkarra antolatu du Herrira Mugimenduak. Apirilaren 21e­an jokatuko da arratsaldeko 15:30etan, eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Izena emateko zerrendak hainbat lekutan daude eta zerrenda horiek apirilaren 15ean kenduko dituzte. Bikote bakoi­tzak 20 euro ordaindu behar ditu parte hartu nahi iza­nez gero. Apuntatzeko ze­rren­dak, honako tokietan: Li­zea­gan eta Ereñotzuko elkartean, eta Oindi, Aralar, Zumitza, Anboto eta Ekos tabernetan.
Antolatzaileek herritarrei dei egiten diete animatzeko eta parte hartzeko: «Jo ezazu or da­­goa preso eta iheslarien alde!».

Otorduak, arkumeak,
txuletak...

Lehenengo 8 bikoteentzat izan­go dira sariak eta ez dira nolanahiko sariak izango. Lehe­nengo bikotearentzat: 8 pertsonentzako otordua Oialu­­­me sagardotegian eta txapelak. Bigarren bikotearentzat: 4 per­tsonentzako otordua Irubide jatetxean. Hiruga­rrena­­ren­tzat: arkumea, gazta eta 2 ardo botila. Laugarrena­rentzat: 2 txuleta eta 2 ardo bo­tila. Horrez gain izango dira: mendiko makilak, mendiko potoak, esku pelotak, patxarana...
Sari horiez gain, arratsaldean zehar ere sari sorpresen zozketak egingo dira partaide guztien artean.

Partidak, leku ezberdinetan
Herriko leku ezberdinetan jokatuko dira partidak eta apirilaren 19ko Kronikan  argitaratuko da bikote baikotza non hasiko den jokatzen (azken orduko arazorik ez bada).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!