ostirala eta larunbatean izango da udazken-neguko moda erosteko azken aukera Hernanin. Berriakeko dendariek, orain arte saltzeko aukerarik izan ez duten guztia jarriko dute prezio merke-merkean, herritarren eskura: gizonezko eta emakumezkoen arropa, konplementuak, oinetakoak, haur arropa, kirolerako arropa... Horrez gain, etxerako tresnak, liburuak, DVD eta diskak, betaurrekoak eta abar ere, izango dira aukeran.
Stock Azoka Atsegindegin jarriko dute: ostiralean 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Larunbatean gainera, jolas-parkea jartzekoak dira, umeen gozamenerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!