Barrenetxea, txapelketatik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 4a, 01:00

Urtasun eta Barrenetxea IVak 40-34 galdu zuten atzo Endika eta Lizasoren aurka eta Sagardoaren Txapelketatik kanpo geratu dira.

Endika Barrenetxea erre­montista hernaniarra eta Urtasun, Sagardoaren Txa­pel­ketatik kanpo geratu dira atzo 40-34 galdu ostean, En­dika eta Lizasoren aurka. Atzokoa­re­kin, txapelketako hiruga­rren partidua galdu zuten. Alter­natiba haundiko parti­dua izan zen eta ira­bazteko aukera izan zuten, nahiz eta azkenean gorriak nagusitu.

Ezkurra eta Zubiri ia kanpoan Txapelketako beste partidu bat ere jokatu zen atzo eta Ez­ku­rra eta Zubiri ia txa­pel­ketatik kanpo daude 37-40 gal­du ostean Uterga eta Aiz­purua IIaren aurka. Aurrera jarraitzeko, gutxienez, Zebe­rio eta Zubi­zarretari irabazi beharko diote partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!