Hernanik joaneko partidua jokatuko du gaur, Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 4a, 01:00

Madrilgo Complutense unibertsitateko errugbi zelaian hasiko da gaur, 13:00etan, Hernani eta Cisnerosen arteko Playoffa.

Hernani eta Cisnerosen arteko Playoffa gaur hasiko da. Joaneko partidua joka­tuko dute 13:00etan, Madril­go Complutense unibertsita­teko errugbi zelaian. Herna­niarrek sekulako liga egin dute, partidu guztiak iraba­zita, eta aurten begiz jota dute Ohorezko Mailara igo­tzea. Beraz, gaur, broma gutxi izango da Madrilda­rren zelaian. Bueltako partidua martxoaren 18an jokatuko da, Landaren. Hernaniarrek gainera, za­letuen babesa ere izango du­te. Errugbi elkarteak antola­tuta 2 autobus aterako dira Hernanitik eta beren kasa ere zaletu mordoa da joatekoa. Denera, ehundik gora. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!