Ospe haundia duen Kutxa Saria Txapelketako finala jokatuko dute gaur Hernaniko bi atzelarik. Promesa mailan aurrez aurre izango dira Irati Ugalde eta Maider Semper. Ugaldek Andueza nafarrarekin jokatuko du eta Semper-ek Garmendia gipuzkoarrarekin. Sailkapen ligan elkarren aurka jokatu zuten bi bikoteek eta orduan Andueza eta Ugalde nagusitu ziren, 30-21. Gaurko finalean ere faborito dira. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den. Norgehiagoka Tolosako Beotibar pelotalekuan izango da, goizeko 11:00etan hasita.