URTEKO garai guztiek izaten dute zerbait berezia kultur ekintzei dagokienean, eta hasi berri dugun hau, ez da makala. Ohiko ekitaldiez gain, Stock Azoka, Laburbira, Sagardoaren Kofradia, Txistulari Jaialdia eta Extremadurako Jardunaldiak dira, martxoko ekitaldi aipagarrienak.
Neguko jantziak erosteko, azken egunak
Udara eta negua bukatzean, dendetan geratu zaien arropekin Stock Azoka antolatzen dute Berriakeko dendariek. Sasoi honetakoa datorren asteburuan izango da, Atsegindegin. Beraz, udazken edo neguko jantzi edo konplementuak erosi nahi dituztenek, bertan izango dute merke eskuratzeko azken aukera.
Zortzi pelikula labur, 90 minututan
Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Laburbira, hau da, pelikula laburren zirkuitua izango da hilaren 15ean. Zortzi pelikula jarriko dituzte, Biteri kultur etxean, 19:30etan hasita, tartean: Hemen nago, Zeinek gehiago iraun, Urrezko eraztuna... azken pelikula labur honen zuzendaria, Jon Garaño, bertan izango da, azalpenak eman, eta herritarren galderak erantzuten.
Sagardoaren Kofradia, hilaren 18an
Txotx garaiak ere, izango du presentzia martxoan. Hilaren 18an, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak 17garren kapitulua egingo du. Bertan, sagardoaren alde lana egingo duten kofradeak izendatuko dituzte.
Txistulari txapelketa eta topaketa, hilabete bukaeran
Txistularientzat ere, hilabete berezia izango da martxoa. Hilaren bukaeran, 24 eta 25ean, jaialdia antolatu dute. Aurreneko egunean, Txistulari Gazteen Txapelketa egingo dute, Milagrosan. Eta bigarrena izango da egun nagusia, Topaketa egingo dutena: diana, dantzaldia, herri bazkaria eta kalejira antolatu dituzte, Jaialdia behar bezala ospatzeko.
Extremadura gertuago sentitzeko, jardunaldiak
Extremaduratik Hernanira etorritako bizilagunek, euren jaioterria gertuago sentituko dute hilaren azkeneko asteburuan. Extremadurako Jardunaldiak antolatu dituzte, eta ohi bezala, janari dastaketa, dantzak, herri bazkaria... eta abar, izango dira.
Bi solasaldi eta bi erakusketa Hileroko ekitaldiak ere, izango dira martxoan. Euskeraz eta gaztelaniaz, bi libururen inguruan ariko dira: martxoaren 14an, Escenas de la vida de Annie Ernaux liburuari buruz; eta martxoaren 20an, Haize kontra liburuari buruz. Biak Udal Liburutegian izango dira, 19:30etan. Erakusketak ere, bi jarriko dituzte martxoan. Lehendabizi, Gorka Setienen Irudi Erakusketa egongo da ikusgai, hilaren 6tik 20ra; eta ondoren, 26tik apirilaren 4ra, Pachtwork Erakusketa, Hernani eta Oiartzungo emakumeek jarria. Biak Biterin egongo dira, astez, 18:00etatik 20:00etara.
Antzerkia, kontzertuak...
Kontzertu faltarik ere ez da izango martxoan. Hiru antolatu dituzte, eta hurrengoa, datorren igandean izango da, Musika Eskolako txistulariek eskainia. Horrez gain, Malatu taldeak joko du hilaren 16an, Biterin. Musikarekin jarraituz, hilabete honetako erromeria, San Joan konpartsak antolatutakoa, martxoaren 10ean izango da, Tilostean. Hernani´n Musik ekimenari dagokionean, hilabete honetan ez da musika emanaldirik izango. Faust filme mutua proiektatuko dute Biterin, martxoaren 23an. Azkenik, antzerkiak ere, badu lekua martxoko agendan. Bi antolatu dituzte: etzi, 19:00etan, Biterin, Coco como coco me descoco poco. Eta haurrentzako, Jolas eta zilarrezko txartela, hilaren 10ean.
EGITARAUA
Matxoak 2, Kontzertua. Hernanii Musika Eskola Publikoko saxofoi-joleak. Biteri kultur etxean, 19:30etan.
Matxoak 6, Antzerkia. Como como coco me descoco poco. Kutxak antolatuta. Biterin, 19:00etan.
Matxoak 9-10, Stoc Azoka. Berriak elkarteak antolatuta. Atsegindegin.
Martxoak 10, Haurrentzako antzerkia. Jolas eta zilarrezko txartela. Ameztu Produkzioak. Euskaraz, Beterin, 11:00etan.
Martxoak 10, Kalez kale kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Martxoak 10, Erromeria. San Joan Konpartsak antolatuta, Ezkiaga pasealekuan. 18:30-20:30etara.
Martxoak 11, Kontzertua. Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariak. Udaleko arkupetan, 12:30etan.
Martxoak 15, Laburbira. Film laburren zirkuitua. Doberak antolatuta. Biterin, 19:30etan.
Martxoak 16, Kontzertua. Malatu. Axeri taldeak antolatuta. Biterin, 20:45etan.
Martxoak 18, Tolarea, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XVIIgarren kapitulua.
Martxoak 18, Tolarea, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XVIIgarren kapitulua.
Martxoak 27, Ipuin kontaketa. Maite Frankorekin. Udal Liburutegian. 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
Martxoak 31, Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.
Martxoak 31-1, Extremadurako Jardunaldiak. 20garren edizioa. Extremadurako kultur etxeak antolatuta.
Hernani´n Musik
Martxoak 23, Faust filme mutuaren proiekzioa. Musika, zuzenean. Zuzendaria: Murnau. Musikariak: The Silent Band. Biteru kultur etxean, 20:00etan.
Hernaniko 8garren txistulari jaialdia
Martxoak 24, Hernaniko txistulari gazteen txapelketa, 8garren edizioa. Milagrosan, 11:30-13:00, 17:00-18:30.
Martxoak 25, Txistulari topaketa 10:00etan Diana; 12:30etan Dantzaldia; 14:00etan Herri Bazkaria; eta 18:00etan, Kalejira.
Literatur solasaldiak
Martxoak 14, Escenas de la vida de Annie Ernaux. Moises Mori. Jose Luis Canchorekin. Liburutegian, 19:30etan.
Martxoak 20, Haize kontra. Patxi Iturregi. Ane Mayozekin, euskeraz. Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
Martxoak 6-20, Irudi Erakusketa, Gorka Setien. Biterin, 18:00-20:00.
Martxoak 26- Apirilak 4, Pachtwork Erakusketa. Hernani eta Oiartzungo emakumeak. Biteri kutur etxean, 18:00-20:00.
Gazte txokoa
Martxoak 1, Pultserak.
Martxoak 7-8, Gatz poteak.
Martxoak 9, Dardo txapelketa.
Martxoak 25, Eskalda Pio Barojan.