Iñigo Legorburuk Iparragirre Saria jaso du

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 4a, 01:00

Bertso paperen atalean irabazi du saria ‘ex aequo’, hau da, Aitor Albisturrekin berdinduta.

Hernanin bizi den Iñigo Legorburu errenteriarrak Ipa­rragirre Saria jaso zuen otsailaren 18an, Urretxun, Ber­tso-paperen atalean. Le­gor­buruz gain, Aitor Albistur errenteriarra ere protagonista izan zen, bien lanak saritu baitzituzten `ex aequo´, hau da, berdinduta. Bi idazleak Xenpelar bertso eskolako ki­deak dira.

Malenkonia kutsuko amatasunaren gorabeherak
Legorburuk Ai ama! lanari esker lortu zuen sari pre­ziatua. Malenkonia kutsuko amata­sunaren gorabeherak konta­tzen ditu umorez. Ho­rreta­rako aukeratutako doi­nua Xabier Leteren Habanera izan da. Albisturrek Hiltzera kon­denatua lanarekin lortu zuen saria. Bertsoak epaitzeko epaile lanetan Zumarraga-Urre­txu­ko bertso eskolako kideak aritu ziren eta bozeramaile lanetan jardun zuen Gorka Azkarateren hitzetan, bi lanen kalitate haundiagatik erabaki zuten saria `ex aequo´ ematea. Legorburuk, aurretik ere jaso izan du Iparragirre Saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!