Azken bi asteburuetan jokatutako lehiaketetan Hernaniko gimnastak fin ibili dira. Malen Martinezek eta Ainhoa Gasparrek lehenengo postua lortu zuten, bakoitzak bere mailan. Patricia Perezek, berriz, bigarrena, eta Maider Galparsorok hirugarrena. Gainerako emaitzak: June Elizalde (6), Beatriz Perez (7), Maialen Garcia (10), Leire Leonet (13), Ana Lujanbio (14), eta Maddi Goikoetxea (17).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!