«Hau da denon diruarekin lortu zuten ‘pagotxa’: bankuekin 21 urteko kontratua, izugarrizko interes tasa eta komisioekin»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 4a, 01:00

Hainbat kargu politiko eta eragilek zenbait datu plazaratu dituzte azalduz, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko aurreko arduradunek, bankuen menpe utzi zituztela Gipuzkoako erakundeak, «erraustegia martxan jartzea blindatzeko eta atzera ezina izateko asmoz».

Erraustegia gelditzeko era­bakiaren kontrako iri­tziak plazaratzen ari dira hain­bat politiko azken aldi­an, horien artean, Denis Itxaso PSE-EEko Donostiako zinegotzia. Ho­rren harira da­tu eta azalpen batzuk eman dituzte sei kargu politiko eta eragilek. Tartean dira bi hernaniar: Ernesto Merino Aralarreko Gipuz­koa­ko Koordinatzailea eta Julian Zapiain EHUko ira­kas­­lea. «Erraustegian dagoe­neko miloika euro inbertitu direla diote eta gelditzeak oraindik ere kostu miloitsua­goak eragingo lituzkeela. Zehaz­ta­sun miresgarriz, 158 miloi eurotan kuantifikatu dute. Gipuzkoako Hondaki­nen Par­tzuergoko eta GHKko aurreko arduradu­nek (Car­los Ormazabal eta Denis Itxa­so) arrakasta izu­ga­rri gisa saldu ziguten erraus­gailua. Baina finantza­tzeko operazioa 21 urtekoa zen, BEI (195 miloi) eta Cai­xa/Ba­nesto (69 miloi) bankuekin egindako kreditu kontratue­tan egituratua. In­te­res tasak sekulakoak zi­ren, izugarri garestiak komisioak eta kos­tu haundiko kontra­tuak zeuden. Hori da, denon di­rua konprometituz lortu zu­ten `pagotxa´», azaldu dute. Eta gaineratu dute: «Ez zituzten engainatu. Beraiek jakingo dute zerk bultzatu zituen horrelako zerbait sina­tzera, baina badirudi, lortu nahi zutela, gerora atze­ra egitea ahalik eta ga­restiena izatea. Erraus­tegia martxan jartzea blin­da­tu nahi zuten eta atzera ezina izatea. Gipuzkoa­ko erakun­de­ak, Partzuergoa eta Dipu­ta­­zioa, bankuen men­pean utzi zituzten. Erraustegia bertan behera uzteak ekarri­ko lituzkeen ondorio apoka­lip­tikoez aritu beharrean, Orma­za­bal eta Itxasok erantzukizu­na bere gain har­tu beharko lukete, erakutsi zuten ardura­gabekeriak eragin ditzakeen kalte ekonomikoen gainean».

«Erraustegia ez da beharrezkoa, ez bideragarria»
Gai hauei buruzko eztabaida arrazonalizatzeko garaia de­la diote eta hondakinen ingu­ru­ko planifikazioa berrezar­tze­koa; «hau da, %90 inguru birziklatzea lortzen duten sis­temak ezartzeko garaia. Ho­rrek, Usurbil, Hernani, Oiar­tzun eta Antzuolako espe­rien­tziak erakutsitakoa berri­ro agerian utziko baitu, hau da, erraustegia ez dela ez beharrezkoa, ez egokia, ezta bideragarria ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!