Neguan, gripearen eta baldintza meteorologiko gogorren eraginez odol erreserbak izugarri gutxitu dira. Gainera, operazio ugari izan da azken aldian eta horri gehitu behar zaio urte hasieran izaten den beherakada, odol emaileei dagokienean. Hori horrela, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak dei egiten die ohiko emaileei odola ematera joan daitezen. Eta baita ere odol emaile ez direnei, animatu daitezen. Batez ere, gazteei egiten diete deialdi berezia odol emaile eta organo donante egiteko, «etorkizuna beraien esku baitago». Hernaniko otsaileko datuei dagokienean, 61 lagunek eman zuten odola. Hiru berriak izan ziren eta herritar bat organo donaten egin zen.