Iazko tituluari erraz eutsi diote Ojuel eta Gorrotxategik

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 4a, 01:00

Ojuel eta Gorrotxategi Euskal Herriko txapeldun dira ohorezko mailan, Mikel Rafael eta Perez gasteiztarrei 22-12 irabazita. Hernaniarrek txapelketa honetako bigarren txapela jantzi dute.

urteko bigarren zita ga­rran­tzitsuena zuten ostira­lean Paul Ojuel eta Aitor Go­rrotxategik, Euskal Herriko Txapelketako finala baitzuten jokatzekoa, ohorezko mailan. Aurtengo txapelak eta iazko tituluari eustea zuten jokoan, eta lortu dute. Nahiko erraz gainera. Za­ra­maga taldeko Mikel Rafael eta Perez gas­teiztarrei 22-12 irabazi zieten. Hasieran pareko ibili ziren bi aldeak, seina berdindu zuten arte. Handik aurrera, her­naniarrak nagusitu ziren. Serio jokatu zuten, arris­katu gabe eta atzelari arabarrak dexenteko huts egiteak egin zituen. Hernaniarren espe­rien­­tzia nagusitu zen beraz. Izan ere, hirugarren finala zuten hau eta azken biak irabazi egin dituzte. Bestalde, gaur, beste final bat izango da. Ugalde eta Sem­per-ek elkarren aurka jokatuko dute Kutxa Sariako finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!