Hernaniko Kronikak dei egiten die hernaniar guztiei, argazki herrikoia ateratzeko, martxoaren 17an, 11:00etan, Tilosetan. Hernaniko Kronikak liburua aterako du epe motzean, euskeraz idazteko moduari buruz. Liburu horren portadan, hernaniarrak atera nahiko lituzke Kronikak, bai talderen batean dabiltzanak, eta bai banakakoak; zaharrak eta gazteak; Kronika egunero irakurtzen dutenak eta noizean behin... 30 minutuko kontua izango da.
11 urteko ibilbidea, idatziz
Hernaniko Kronika 2000ko ekainean sortu zen. Ibilbide horretan, orrialde asko idatzi ditu, eta badu lan bat egina, herriko kazetariak idatzi beharreko moduari buruz. Jexux Eizagirrek idatzi du liburua, urteetan Kronikaren laguntzaile izan denak. Izenburua: Erritmoa, kazetariaren batuta.
‘Erritmoa, kazetariaren batuta’: hori da liburuaren izena. Liburuak hitz egiten du idazteko moduari buruz, herri-kazetariek euskeraz idazteko moduari buruz.Hernaniko Kronikak 11 urte eta erdi daramazki euskeraz egunkaria ateratzen, eta esperientzi hori kontatuko dute liburu honetan. Argazkia aterako dute martxoaren 17an, liburuko portadarako.