Purificacion Urretabizkaia Errenterian bizi den tolosarrak, urteak daramazki Hernaniko Bigarren eskuko azokan postua jartzen eta eskerrak eman nahi dizkie azoka antolatzeaz arduratzen direnei. «6 urte daramazkit Hernanira etortzen eta oso ondo tratatzen gaituzte. Eta ez dut esaten nik bakarrik, jende guztia oso gustora dago. Tokia ere zoragarria da. Horregatik esan nahi diet, mila esker».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!