Gurasoen artean euskera erabiltzeak duen garrantziaz ariko dira astelehenetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 3a, 01:00

Etxean zer ikusi hura ikasi izeneko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dute Elizatxo ikastolan, Hizkuntza normalizazio planaren batzordeak an­tolatu du Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Datozen asteetako hiru astelehenetan izango dira saioak, 14:30etatik aurrera, Aniztasun gelan. 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendua da eta helburua da, jabetzea, adimen emozionala eta familia barruko euskeraren erabilera nola uztartzen diren. Iñaki Pikabea EHU-UPVko Hezkuntza Zientziak eta Filosofia fakultateko irakasleak emango du ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!