Garayar SA enpresako langileek greba egingo dute gaur gauean eta ez da zerbitzurik izango, aurreko larunbatean bezala. Berez, atzo biltzekoak ziren Diputazioarekin, arazoari konponbidea jartzeko, baina asablada datorren ostiralera atzeratzea erabaki dute. Besteak beste, langileek azaldu dutenez, bideo kamarak izaten dituzte autobusetan, baina kamara horiek ez dute gauerako balio. Diputazioak azaldu die teknikoki oraindik ez dela posible kamara horiek jartzea eta horregatik atzeratu dute asanblada. Gaueko turnoa arazo larri bihurtu zaiela diote langileek eta irtenbidea bilatu bitartean apirilaren 28ra bitarteko larunbat guztietan greba egiteko deialdia egina dute. Izan ere, batez ere, txotx denboraldian sortzen zaizkiela arazo haundienak diote.