Antzerkia asteartean, Emakumeen Egunaren harira

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 3a, 01:00

Emakumearen Nazioar­teko Eguna da martxoaren 8an, hau da, datorren oste­gu­nean eta emakumeen eskubi­deak aldarrikatuz hainbat ekintza antolatu dituzte Her­na­niko Txoko Feministak, Ka­feta Feministak eta Berdin­tasun Kontseiluak. Eskubide zapalketari zaplasteko feminista! da leloa. Lehenen­go ekitaldia asteartean izango da. Antzerki emanaldia antolatu dute, 19:00etan Biterin. Dohai­nik izango da eta ordu bat lehenago sarrerak esku­ra­gai izango dira, Biterin bertan. 

Como como coco me descoco poco izeneko antzezlana eskai­niko dute. Zalantza eta bu­ruhausteen inguruko es­trip­tis mentala egingo dute Quema­dura teatro kon­pai­nia­ko Josu­ne Monton eta Laura Lopez aktoreek. «Zen­bat pentsamen­du pasatzen dira gure burutik segundo batean? Eta ze alderi egiten diogu kaso? Pentsatzen du­gu­­nari, sentitzen dugunari edo biei? Agian hainbeste da­kien pertsona horrek esaten digunari? Lan honetan biluz­ten ditugu egunero sortzen zaizkigun eromen, pertso­nalitate ezberdin eta kon­traesanak», diote. 

Ostegunean bertan, berriz, Marijira! egingo dute, 19:30e­tan Plaza Berritik abiatuta, eta ondoren, triki-bertso-po­teo feminista. Martxoaren 17an hitzaldi bat izango da. 

Egitaraua:

Martxoak 6: ‘Como como coco me descoco poco’ antzerkia. Quemadura teatro. Biterin, 19:00etan, Berdintasun Kontseiluak antolatuta.

Martxoak 8: Marijira! Plaza Berritik abiatuta 19:30etan. Eta gero... triki-bertso-poteo feminista!

Martxoak 17: ‘Derecho para las trabajadoras del hogar. Cual es la ley que les regula?’ hitzaldia. ATH-ELEko kideak (Bizkaiko Etxeko langileen Elkartea). Biterin, 17:00etan, AMHER-SOS arrazakeriak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!