Aurreko igandean, Infantil mailako Euskadiko Kross Txapelketa jokatu zen Elgoibarren eta Hernani bigarren postuan geratu zen infantil mailan. Lasterketa oso gogorra izan zen, baina Manex Iradi, Ander Amonarriz, Enaitz Larrañaga, Eneko Ortiz, Joanes Merino eta Xanti Elorza hernaniarrak indarrean ibili ziren. Urte bikaina egiten ari dira atleta hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!