Mendiriz Mendik gaztetxoentzat irteera antolatu du igandean. Arditurrira joango dira, Oiartzungo meatzetara. Atsegindegitik 08:30etan abiatuko dira. Prezioak: gaztetxoek 2 euro eta helduek 5 euro. Izena emateko azken eguna da gaur. Izena elkarteko bulegoan eman behar da (Iturregi plaza z/g), 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!