Bilera egingo dute gaur, larunbat gaueko zerbitzuen gainean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 2a, 01:00

Langileek azaldu dute oraindik ez dutela erantzun zehatzik, baina espero dutela pausoren bat ematea gaurko bileran.

Garayar SA autobus enpresako langileek ez zuten larunbat gauean zerbitzurik egin. Eta greba apirilaren 28ra arteko larunbat guztietan egitea aurreikusten dute. Kronikak jakin duenez, gaur biltzekoak dira inplikatutako aldeak. Langileek aurreratu dutenez, oraindik ez dute erantzun zehatzik, baina gaurko bileran pausoren bat ematea espero dute, arazoa konpontzeko bidean.

Txotx denboraldian, arazo ugari
Batez ere, txotx denboraldian sortzen zaizkien arazoak direla eta ekin diote grebari autobus gidariek. «Txotx denboraldian sortzen zaigu arazorik haundiena, eta oso baldin­tza txarretan egin behar izaten dugu lan. Gaueko turnoa ara­zo larri bihurtu zaigu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!