Eskoziako haragi xamurra, sagardoari laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 2a, 01:00

Hernaniko Roke Haragiak enpresak 28 idi eskoziar ekarri ditu haragitarako. Santa Barbara atzean daude. Hemendik hilabete eta erdi ingurura izango da jateko aukera, Elutxeta sagardotegian.

Herenegun iritsi ziren Es­ko­ziatik, Nord Twist irlatik, highland arrazako 28 idi. Santa Barbara atzean daude, eskala­da­ko arroken azpian. Herna­ni­ko Roke Harategiak enpresak ekarri ditu haragitarako eta hi­la­bete eta erdi ingurura proba­tzeko aukera izango da Urnie­tako Elutxeta sagardotegian. Ro­ke Urruzola nagusiarekin ba­tera, Urtzi Aira iloba ibili da, eta Kronikari azaldu dio nola egin zuten tratua: «hi­tzez, eta ingelesik jakin gabe!». Modu naturalean, larrean ha­zi­tako idiak dira, pentsurik pro­batu ez dutenak eta hemen ere halaxe jarraituko dute. Erra­­za­go digeritzen den haragia de­la dio Airak eta oso xamurra eta goxoa dela. «Gainera, kamaran denbora gehiago aguantatzen du, eta kamaran gero eta denbora gehiago pasa, hobea izaten da haragia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!