Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko dute gaur, denboraldiko bigarren txapelketa ofizial garrantzitsuenaren finala, hain zuzen. Gasteizko Zaramaga taldeko bikotea izango dute aurrez aurre: Mikel Rafael eta Perez. Hernaniarrak iazko txapeldun dira eta titulu horri eusten saiatuko dira gaur. Partidu parekatua espero da. Sailkapen fasean jokatutako partiduan hernaniarrak nagusitu ziren, baina bi tantoren aldearekin. Beti bezala jokatzen badute, partidua irabazteko faborito dira. Finala, arratsaldeko 19:00etan da Galdakaoko pelotalekuan.
Irazustabarrenak eta Arrietak finala, bihar
Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak ere Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko dute, pala modalitatean. Bihar jokatuko dute Mallabiako pelotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Iazko finala errepikatuko dute. Iaz bezala, Pradera bizkaitarra eta Saez arabarra izango dituzte aurrez aurre. Hernaniarrek iaz finala galdu zuten, baina aurten aukera haundia dute irabazteko.
Hiru partidu gehiago, gaur
Hernanitik kanpo, beste hiru partidu ere badituzte pelotari hernaniarrek gaur:
l Eskuz alebinetan, Urnieta/Gorrotxategi-Ezeiza (Urnieta, 19:30).
l Eskuz infantiletan, Zestoa/Elizalde-Iglesias (Zestoa, 20:00).
l Eskuz infantiletan, Hondarribia/Arizmendi-Urruzola (Hondarribia, 19:30).