Horbelek merezitako garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 1a, 01:00

Horbel Tabernak 2-3 irabazi zuen larunbatean, Gure Txokoa liderraren aurka. Hernaniarrek merezitako garaipena lortu zuten. Aurretik hasi zuten partidua, baina deskantsura bana berdinduta iritsi ziren. Bigarren zatian gorabeherak izan zituzten arbitroaren jarrera tarteko, baina azkenean irabaztea lortu zuten. 3 minuturen faltan, gainera. Golak: Iosuk (1) eta Miguelek (2).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!