Itsaso Tolosak brontzea, marka pertsonala 7 segundu hobetuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 1a, 01:00

Pontevedran jokatu zen Txapelketa, eta Tolosak hasierako frogatik lortu zituen emaitza onak, guztietan, bere marka pertsonala hobetuta.

Espainiako Gazteen Ne­guko Txapelketa jokatu zen asteburuan Pont­eve­dran, eta Itsaso Tolosa igerilari hernaniarrak emaitza ezin hobeak lortu zituen 100 eta 200 metro bizkar frogetan; azken honetan lortu zuen brontzezko domina. Ostiral goizean, 100 me­tro bizkar frogan lehiatu zen. 0 kaletik atera, eta bere mar­ka pertsonala hiru segundutan hobetu zuen, 1 minutu 9 segundu eta 2 zentesimako denbora eginda. Marka honekin, zazpigarren postua eskuratu zuen igerilari hernaniarrak.

Geroz eta hobeto
Marka eta postuarekin animatuta, ilusioarekin ekin zion Tolosak hurrengo egunari. 200 bizkar frogan hartu zuen parte, eta kanporaketan, 2 minutu, 26 segundu eta 83 zentesimako denbora eginda sailkatu zen arratsaldeko finalerako. Emaitza ikaragarria izan zen, 6 segundutan hobetu baitzuen bere marka pertsonala. Arratsaldean B finala jokatu zuen Tolosak, eta goizeko denbora segundu batean hobetu zuen; hala 2 minutu, 25 segundu eta 95 zentesimako denbora eginda, brontzea lortu zuen.

Udaberriko Espainiako Open txapelketarako, sailkatuta
Egindako markarekin, To­losak pasea lortu zuen Uda­berriko Espainiako Opena jokatzeko. Opena martxoaren bukaeran jokatuko da, Malagan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!