Korreo elektronikoa erabiltzen ikasteko, tailerra

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 1a, 01:00

Ikastaroa bihar izango da, 10:00etatik 13:00etara. Martxoko beste hiru ostiraletan ere izango dira ikastaroak, internet eta lana bilatzeko tresnei lotuta.

Hernaniko Orientazio Zer­bitzuak, hau da, langabetuentzako eta lana al­datu nahi dutenentzako zerbitzu­ak tailer eta ikastaroak antolatu ditu eta bihar izango da lehenengoa: Autokandida­tura on-line tailerra (korreo elektronikoa). Ikastaroa goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara. Hurrengo ikastaroa mar­txoaren 9 eta 16an izango da: On-line bidezko enpleabilitatea (ordenagailua eta internet). Az­kena, berriz, marxoaren 30ean: Lan bilaketarako tresnak. Guz­tiak ordu berean izango dira.

Astearte eta ostegunetan, bulegoa arratsaldera arte Orientazio Zerbitzuaren bu­legoko ordutegia luzatu egin dutela jakinarazi dute. Egu­ne­ro, bulegoa goizez irekita ego­­teaz gain (09:00etatik 15:00e­tara), astearte eta ostegunetan arratsaldez ere irekita egongo da, 17:30ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!