Marta Igarriz eta Gari Arruarte preso politikoen urtebetetzeak izan ziren atzo eta Herrira taldearen ekimenez, elkartasun argazki bat atera zuten 55 herritarrek, Tilosetako eskaileretan. Argazkia espetxeetara bidaliko diete Igarriz eta Arruarteri. Herrirak jakinarazi duenez, herriko presoren batek urteak betetzen dituenean, elkartasun argazkia aterako dute, atzoko kasuan bezala. Preso eta iheslarien aldeko mugimenduak dei egiten diete herritarrei halako ekimenetan parte hartzeko eta idaztera animatzeko. Gari Arruarte preso dagoen espetxeko helbidea: C. P. El Acebuche; Ctra. Cuevas-Ubeda, km. 2,5; 04030 - Almeria. Marta Igarrizena, berriz: Centro Penitenciario de Castellon; Carretera de Alcora, km.10; 12.006 Castellon
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!