Bi bikote hernaniarrek finalak jokatuko dituzte asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 29a, 01:00

Hernaniko bi bikotek Euskal Herriko Txapel­ketako final bana jokatuko dute, maila gorenean. Eskuz, Ohorezko Mailan, Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik hirugarren aldiz jarraian jokatuko dute finala. Zaramagako Mikel Rafael eta Perez izango dituzte aurrez aurre. Finala ostiralean jokatuko da, 19:00etan, Galdakaon.

Paletan, Lehenengo Mailan, berriz, Amaia Irazustaba­rrena eta Ariane Arrietak bigarren aldiz jarraian jokatuko dute finala. Iazko aurkari berak izango dituzte aurrez aurre: Pradera eta Saez. Finala Mallabian jokatuko da. 

5 garaipen eta 6 porrot, asteburuan
Asteburuko emaitzei dagokienean, Hernaniko pelotariek 5 garaipen lortu dituzte eta 6 porrot. Aipatzekoa da, infantiletan, Loiarte eta Lazkano azken fasea joka­tzeko sailkatu direla eta jubeniletan, trinkete modalitatean, Leonet eta Mur­giondo finala jokatzeko sailkatu direla, jardunaldi baten faltan. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!