Adinekoak zaintzeko ikastaroa, datorren astetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 29a, 01:00

Menpekotasuna duten adinekoak zaintzen dituztenei zuzenduta, ikastaro bat antolatu du Ongintzak, Matia Innovarekin batera. Helburua da, pertsona horienganako zaintza ahalik eta onena izateko, zaintzaileak prestatzea. Pertsona helduen egoera zailei nola aurre egin izena du ikastaroak. 

Ikastaroa datorren astelehenean hasiko da eta bi asteko iraupena izango du. Honakoak dira egunak: martxoak 5, 7, 9, 12, 14 eta 16. Beraz, saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira. Bi orduko saioak izango dira, 15:00etatik 17:00etara.

 Jakinarazi dutenez, plazak mugatuak dira; gehienez, 20 lagunek eman dezakete izena. Ongintzatik, dei egiten diete helduak zain­tzen dituzten pertsona guztiei animatzeko.

Bukatzean, ziurtagiria
Ikastaroa bukatutakoan, parte hartu duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute. Ho­rrez gain, jakinarazi dute ikastaroa dohainik dela. Ize­na emateko, Ongintzara edo Ereñotzuko Auzo Uda­lera deitu behar da. On­gintzako telefonoa: 943 55 78 54. Auzo Udaleko telefonoa: 943 55 10 00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!