Hernanik lehenengo pausoa emango du igandean, mailaz igotzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 29a, 01:00

Hernanik partidu guztiak irabazita bukatu du Ohorezko B Mailako Liga. Eta gainera, elkartearen errekorra lortu du, denboraldi honetan jokatutako 14 partiduak irabazi eta 13 bonus lortuta. Taldea, dudarik gabe, bete-betean da eta indartsu ekingo dio Igoera Faseari. Ohorezko Mailarako bidean, Cisneros izango du kontrarioa. Joaneko partidua igandean jokatuko dute, 12:00etan, Madrilen. Buelta­koa, berriz, martxoaren 18an, Landaren. Hernani, iaz ezik, 2008tik urtero sailkatu da Play Offak jokatzeko eta laugarren honetan, inoiz baino aukera gehiago dituzte igotzeko. 

Bi autobus, animatzera joateko
Hernanik zaletuen eta herritarren animoak eta babesa ere izango ditu igandean. Izan ere, Madrilera joateko autobusa antolatu du elkarteak eta jakinarazi duenez, bi autobus aterako dira. Here­negun hartu zituzten listak tabernetatik eta Landareko listarekin batuta, 81 pertsona zeuden apuntatuta. Oraindik ere aukera badago apunta­tzeko Landaren, arratsaldeetan. Autobusa 06:00etan aterako da, Atsegindegitik. 

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiete Zintzarri, Ga­rin, Oindi eta Ekos tabernei emandako laguntzagatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!