Igoerak ezin dio ihes egin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mar. 3a, 01:00

Madrilgo Complutense unibertsitateko errugbi zelaiean hasiko da, bihar 13:00etan, Cisneros eta Hernaniren arteko igoera playoffa. Azken urteetan 3 aldiz egin dute kale hernaniarrek, baina aurten begiz jota dute Ohorezko Maila.

Bi urte pasa dira CAU Valentziako Sorribesek, igoera playoffeko azken segunduan, zorigaiztoko zigor kolpea sartu zuela. Iazko denboraldia ikusita, baziru­dien Hernaniri kosta egingo zitzaiola berriz ere igoerako lehia horretan murgiltzea. Aurten ordea, hemen dira trikoloreak, da­torren urtean ohorezko mailan jokatzeko inoiz baino gogo, indar eta ilusio gehiagorekin. Eta nola gainera. Ligan areriorik ez dute izan, eta jokatutako 14 partiduak irabazi dituzte. Horrez gain, bonusa ere lortu dute, 13 partiduetan. Playoffa bihar hasiko da, eguerdiko 13:00 etan, Madrilgo Complutense Unibertsitateko zelai Zentra­le­an. Definitiboa bi aste barru jokatuko dute, martxo­aren 18an; itzulerakoa izango da, Landaren.

Complutense Cisneros taldea, aurkari zaila
Denboraldiko zenbaki bikainak alde batera utzita, Hernanik igoera zelaiean irabazi beharko du. Eta aurrean ez du aurkari erraza izango, Complutense Cisneros taldea izango baitu. Estatuko errugbiaren eli­tean urte askoan egondakoa da Cisneros, eta aukera parega­bea izango da madril­darrentzat, Ohorezko Mailara buelta­tze­ko. 2007an jaitsi ziren Ohorez­ko B Mailara, eta ordurarte errugbiko maila gorenean 2 liga eta 4 kopa irabazitakoak dira. Polidoriren esanetan, Her­na­­ni­­rekin antza haundia duen taldea da: «asko jokatzen duen taldea da, oinarri indartsua eta joko dinamikoa duena. Gure antza haundia dute. 3 edo 4 jokalari dituzte oso onak, diferentzia marka­tzen duten­ horietakoak». Hala ere, Polidorik eta taldeko zenbait jokalarik, ez diote uko egiten Hernani faborito izatearen ideiari. Arkaitz Otegi jokalaria da horietako bat: «partidu guztiak irabazi ditugu, 13 bonus lor­tuta. Beste multzoko talderik onenak, CRC Madridek ere, ez du hori lortu, eta teorian, beraiek dira Ohorezko B Mailako talderik indartsuena. Beraz, bai, gu izan gaitezke kanporaketako faboritoak».

Cisnerosek eta Hernanik, baja garrantzitsuak
Cisnerosek 3 jokalari garran­tzi­tsuren baja izango du biharkoan. Horietako 2, Angel Lopez eta Manu Saiz, Espai­niako selekzioarekin kontzen­tra­tu­ta daude, eta Hong Kon­geera joateko azken deialdian sartuko balira, ez lukete Landaren jokatuko. Hernanik ere ez ditu jokalari guztiak prest izango. Aurrelar­ien artean pilatu zaizkie baja guztiak; Arkaitz Otegik (bigarren lerrokoa) eta David Pelazek (hirugarren lerrokoa) ezingo dute jokatu partidua, lesio ezberdinak me­dio. Herna­niko entrena­tzaileen ustez, ziur aski, bigarren parti­du­an ere ezingo dute parte hartu.

Madrilen irabaztea, helburu
Polidori eta Seco entrena­tzaileen arabera, kanporake­taren gakoa puntu gutxi jasotzea izango da. Gainera, biak oso konbentzituta daude taldea Madrilen irabazteko gai dela, eta Polidorirentzat, hori da biharko helburu nagusia: «helburua, zalantzarik gabe, Madrilen irabaztea da. Azken urteetako esperientziarekin konturatu gara, nahiz eta diferentzia txikiarekin galdu, ez dela nahikoa; itzulerakoan sorpresa asko gerta daitezke partiduan zehar...». Secok dioenez, «puntu gutxi jasotzea ere izango da helburua. Aurten ez da horrenbeste nabaritu etxean edo etxetik kanpo jokatu dugun, erakutsi baitugu etxetik kanpo ere jokatu, konpetitu eta irabazteko gai garela». Azken urteak kontuan izanda, Hernanik 4garren aldiz jokatuko du playoffa eta momentuz, hainbeste ames­tutako igoera ezin izan dute erdietsi. Aurten erakutsi duten maila emanez gero, urrezko aukera dute datorren urtean Ohorezko mailan jokatzeko. Bultza Hernani! yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!