GAzte Txokoa ekimenez gainezka dator martxoan. Aste honetan bertan, pultserak egiteko tailerra eta futbolin txapelketa izango dira. Tailerra ostegunean izango da txapelketa ostiralean. Horrez gain, datorren asteko ostegunean, hau da, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna izango da eta horren harira ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Izango dira: gaiaren inguruko marrazki lehiaketa, erakusketa eta solasaldia. Ekintza horiek martxoaren 7an eta 8an egingo dituzte.
Hainbat tailer
Pultserak egiteko tailerraz gain, beste hainbat tailerrekin gozatzeko aukera ere izango da martxoan. Esaterako, sukaldaritza tailerra egingo dute martxoaren 10ean, amets harrapakariak egingo dituzte martxoaren 14 eta 15ean, kariokak, berriz, martxoaren 21 eta 22an eta gatz poteak martxoaren 28 eta 29an.
Lehiaketak eta txapelketak
Lehiaketa eta txapelketa ezberdinak ere izango dira futbolin txapelketaz gain. Martxoaren 9rako dardo txapelketa antolatu dute, martxoaren 11rako parti lehiaketa eta martxoaren 17rako frontenis lehiaketa.
Bestalde, lokala konpontzeko brikolage tailerra ere izango da.
Pio Barojara eskalatzera joateko, izen ematea
Ohi bezala, Gazte Txokotik kanpo ere egingo dute ekintzaren bat. Kasu honetan, Pio Barojako kiroldegira joango dira eskalada egitera. Jakinarazi dutenez, ekintzan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 11 baino lehen Gazte Txokoan bertan. Prezioa: 3 euro.
Egitaraua:
Martxoak 1: Pultsera tailerra.
Martxoak 2: Futbolin Txapelketa.
Martxoak 7-8: Marrazki lehiaketa, erakusketa eta solasaldia.
Martxoak 9: Dardo txapelketa.
Martxoak 10: Sukaldaritza.
Martxoak 11: Parti lehiaketa.
Martxoak 14-15: Amets harrapakariak.
Martxoak 17: Frontis lehiaketa.
Martxoak 21-22: Kariokak.
Martxoak 28-29: Gatz poteak.
Eskalada: izen ematea martxoaren 11 baino lehen.