600 euroko saria, kartel onenari

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 27a, 01:00

San Joan jaietako kartel onena egiten duenari, Hernaniko Udalak 600 euroko saria emango dio. Epea zabalik dago, martxoaren 28ra arte, kartelak aurkezteko, Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Paperean edo kartoi-luman aurkeztu behar dira lanak, eta baita digitalean ere (32cm zabal; 48cm luze). Testua: San Joan jaiak. Hernani 2012. Izenik gabeko sobrean, izena, helbidea eta telefonoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!