Zazpi abesti, eta ‘propina’

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 27a, 01:00

Joxe Mari Oiartzabalek kantuan eskertu zion gonbitea Musika Bandari, plaka jaso ostean.

«Aipagarriak, talde ho­nek herri hontan egin dituenak, eskerrik asko Bandari eta zorionik beroenak!», kantuan jarri zion propina kontzertuari Oiartzabalek, atzo, Mila­grosan, zazpi abestitan zuzendari lanak egin eta gero. Milagrosa bete egin zen atzo, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua entzuteko. Gonbi­datu berezia ekarri zuten izan ere, zuzendari eta musikari haundia: Joxe Mari Oiartzabal andoaindarra.

Zazpi abesti jo zituzten; lehendabizikoa gonbidatuak berak egindakoa. Denak ere Bandak ohi duen solemne ikutuan joan ziren, eta zirrara batean egon ziren entzuleak.

Bukaeran, Juan Arzallus lehendakariak plaka eman, eta txalo artean, kantuan eman zituen eskerrak artista haundi honek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!