Adinekoak zaintzen ari den jende asko dago Hernanin. Kasu batzuetan, adineko horiek laguntza behar izaten dute eguneroko gauzak egiteko, eta zaintzaileek ordu asko pasa behar izaten dituzte zainketa lanetan.
Ongintza Patronatuak, Matia Innova Fundazioarekin batera, ikastaro bat emango die zaintzaile horiei, apirilean. Sei eguneko ikastaroa izango da, eta kontu hauei buruz ariko dira: adinekoak nola zaindu, zaintzaileak bere burua nola zaindu, egoera zailei nola aurre egin... Sei egunetan izango da: apirilak 4, 6, 8, 11, 13 eta 15ean, Biteri kultur etxean, 15:00etatik 17:00etara. Ikastaroa dohainik da, eta bukaeran zertifikatua emango dute. Apuntatzeko, deitu Ongintzara edo Ereñotzuko Auzo Udalera.
Ikastaroa - 6 egun
1-Egoera zailak
2-Lo egiteko zailtasunak
3-Urduritasuna, apatia, eta bakarrik ibiltzeko joera.
4-Indarkeria fisikoa eta hitzezkoa.
5-Desinhibizioa
6-Trastornoak apetituan edo garbitasunean.