Urteko bigarren zita garrantzitsuenean, finalera sailkatu dira Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi hernaniarrak. Euskal Herriko Ohorezko mailako finalerdia irabazi zuten atzo Hernanin Usansoloko bikotearen kontra, eta nahiko erraz, gainera: 22-12. Bi hernaniarrek hirugarren urtez jarraian jokatuko dute finala, maila honetan, eta bat irabazia badute. Datorren ostiralean dute zita, Galdakaon, bi gasteiztarren kontra: Rafael eta Perez. Bikote horri irabazi egin zioten bi hernaniarrek orain-hurreneko partidua. Zergatik ez berriz?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!