Roman eta Behobide bi irabazleak, Sagar Lasterra jendetsuenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 26a, 01:00

Sergio Roman hernania­rrak eta Claudia Behobide hon­darribitarrak irabazi du­te aurtengo Sagar Lasterra. Romanek 4 segundogatik ez du hautsi errekorra (lehen ere berak jarritakoa), eta 27 minutu eta 59 segundu behar izan ditu 8,9 km egiteko. Behobidek 34:56 denbora egin zuen, eta Hernaniko karrera gustatzen ari zaiola dirudi, hiru urtez jarraian irabazi baitu. Hernania­rre­tan, mutile­tan Roman be­ra izan da azkarrena, eta nes­ketan Ixiar Urdangarin 36:11 denbora eginda. Betera­noe­tan mutil azkarrena Carlos Lopez; eta nesketan Irene Osa.


Jendetsua, atzoko karrera
Orain arteko marka guz­tiak hautsi zituen atzoko Sa­gar Lasterrak. Guztira 289 ko­rrikalarik bukatu zuten karrera. Ondoren, Iparra­girre sagardotegian hartu zituzten indarrak.

IRABAZLEAK

Orokorra mutilak

1-Sergio Roman

2-Juan Luis Gomez

3-Alberto Martinez

Orokorra neskak

1-Claudia Behobide

2-Ixiar Urdangarin

3-Mari Carmen Olaso

Beterano mutilak

1-Carlos Lopez

2-Victor Madejon

3-Iñigo Tumas

Beterano neskak

1-Irene Osa

2-Eva Esnaola

3-Blanca Amiano

SAILKAPEN OSOA HEMEN

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!