Joxe Mari Oiartzabal musikari famatuak zuzenduko du egun batez, Hernaniko Banda

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 26a, 01:00

Gonbidatu berezia eka­rri­ko du gaur Hernaniko Mu­sika Bandak Hernanira. Joxe Mari Oiartzabalek zuzenduta, Musi­ka Bandako kideek zazpi abesti joko dituzte Milagro­san, 13:00­ean, eta gonbidatuta daude herritar guztiak. Joxe Mari Oiartzabal andoainda­rrak kurrikulum luzea du musikari bezala, eta zuzen­dari bezala, eta ohore bat da beraz, gaur Hernanin izatea.

Donostiako Kontserbatorioan irakasle eta banda zuzendari
Andoaindarra da Oiartzabal. Tronpeta-jole bikaina, 1985­etik irakasle lanetan aritua, Do­nos­tiako Goi Mailako Kontserba­to­rioan. Urte be­rean lortu zuen solista postua, Kontserbatorio­ko Banda Sin­fonikoan; eta hu­rrengo ur­tean, tronpeta kate­dra, Kon­tserbatorioan hori ere. 

Bandako zuzendari lanak ere ez zaizkio arrotzak. Hiru urtez egin zituen zuzendari lanak, Kontserbatorioko Ban­da Sinfonikoan. Beste hiru urtez Ikasleen Bandan, eta 1998-2000 bitartean, Ikasleen Orkesta Sinfonikoan.

ETBn ezaguna dute, pro­grama asko eta askotan mu­sika konponketak egi­tea­gatik eta interprete lanak egina de­lako. Grabazio mordo bat egi­nak ditu Donostiako martxe­tako, kalderero edo inauterie­tarako. 

Berak egindako abesti bat joko du Musika Bandak gaur; lehendabizikoa, hain zuzen: Artetxepea.

Egitaraua

Artetxepea  J.M. Oiartzabal

La isla de las perlas  P.Solozabal

El Barbero de Sevilla  G.Rossini 

Tribute to L.Armstrong  J. Edmondson

Calypso  D.Goyeneche

Waltz nº2  D.Shostakowich

Ordizia  J.Franco






Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!