Hainbat eskaintza turistiko daude Txotx denboraldian: Kaxko Historikoa ezagutzeko, tren berdean ibiltzeko, eta sagardotegiak probatzeko.
Hernaniko Udalak, Hernani eta sagardoa ezagutzeko, aukera paregabea jarri du aurtengo txotx denboraldian. Alde batetik, gida batek lagunduta, oinezko ibilia egin ahal izango da Kaxkoan barrena. Bestetik, Hernani eta inguruak ezagutzeko, tren berdean ibilaldiak antolatu dituzte, sagastiak ikusi, eta azalpenak entzunez. Horrez gain, sagardotegiak ezagutzeko eta sagardo kata egiteko aukera dago. Eta guztia biltzen duen eta bazkaltzeko aukera ematen duen pakete turistikoa ere bai. Katak, Itxasburu eta Iparragirren egin daitezke eta bazkariak, bi horiez gain, Alberro eta Larre-Gainen.
Udaleko turismo sailetik jakinarazi dutenez, jende askok eskatu du informazioa, baina oraingoz martxan jarri den zerbitzua, tren berdearena izan da. 80-100 pertsona inguruk erabili dute dagoeneko.
Informaziorako eta erreserbak egiteko: www.hernani.net edo gurutze-a@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!