Iruretagoyena Espainiako Txapelketan, domina lortzeko asmotan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Maitane Iruretagoyena atleta hernaniarra Sabadellen jokatuko den Espainiako Txapelketan izango da asteburu honetan, absoluto mailan. 200 metrotako proban hartuko du parte. Aurtengo bere denbora onena 24.64 segundokoa da eta Espainiako ranking-ean hirugarren dago. Hori horrela, dominaren bat lortzea du helburu. Atleta hernaniarra sekulako emaitzak lortzen ari da azkenaldian. Pasa den asteburuan, esaterako, Euskadiko Txapelketan absoluto mailan, urrezko domina lortu zuen 60 metroko frogan. Bertan, 7.62 segundoko denbora lortu zuen, denboraldiko marka eginez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!