Hirugarren mailan, Hernanik puntu premia dauka, eta atzo motz xamar geratu zen enpatearen puntu bakarra. Hernaniarrak 0-0 berdindu zuten Vitoria taldearen kontra. Borrokatu zuten hernaniarrek baina azkena joatearen urduritasuna nabari egiten zaie zelaian. Datorren astean Eibarren jokatuko du Hernanik, eta hor bai, ezinbestekoa dutela irabaztea. Eibar taldea ez dago goi postuetan, eta aukera polita izan liteke, urrezko hiru puntu lortzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!