Sagardotegi inguruetan barrena, korrika

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Sagar Lasterra herri krosa 11:00etan abiatuko da Arraun Elkartetik. Autobusa izango da, doan. Izen ematea, gaur: 15 euro.

Sagar Lasterra herri krosa izango da gaur, sagarra eta sagardoaren ibilbidea eginez. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Ibar­luze poligonotik, Arraun El­kar­tetik, eta Kiroldegiraino egingo dute korri (8,9 km); tartean 7 sagardotegi pasako dituzte: Goiko Lastola, Elorrabi, Ipa­rragirre, Altzueta, Otsua-e­nea, Olaizola eta Itxasburu. Ibarluzera joateko, doako autobus zerbitzua egongo da, Kiroldegitik, 10:10etan eta 10:30etan. Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute gaur, Kiroldegian. Prezioa: 15 euro. Aldatzeko eta dutxatzeko auke­ra ere izango da Kirolde­gian, doan. Garaikurrak eta zozketak, lasterketa amaitu bezain pronto egingo dira.

Ibilbideak, ia 9km
Lasterketak 8,9 km ditu eta honakoa da ibilbidea: Ibar­lu­ze-Lastola-Goiko Lastola- Elo­rrabi-Iparragirre-Altzueta-Loidi-Otsua-enea-Olaizola-Loidi- Itxasburu-Osiñaga-Portu-Karabel-Landare- Florida-Sagastialde-Antziola-Marieluts-Kiroldegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!