Plenoa izango da gaur, 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan (2. pisua). Hainbat gai potolo izango dituzte erabakigai gaurkoan. Horien artean izango da ume lapurtuen auziko mozioa. Kronikak jakin duenez, Hernanin 8 familia dira umea lapurtu zietela uste dutenak.
Aurrekontua onartzea
2012ko aurrekontua behin betiko onartzea ere bozkatuko da gaurko Plenoan. Aurreko Plenoan behin behineko onarpena eman zitzaien.
Horrez gain, Animalien Udal Ordenantza aldatzea eta Martxoaren 8ko adierazpena ere izango dira erabakigai. Denera, 14 puntu landuko dituzte gaurko Plenoan.