Gero eta izoki gehiago dago Urumea errioan. 2010eko datuak hobetu ez badituzte ere (223 izoki), iazko kopurua oso ona dela diote adituek. Iaz 187 izoki sartu ziren itsasotik Urumeara, eta bataz beste 3,6 kg inguruko piezak ziren, osasun ederrekoak. Media asko ari da igotzen azken urteetan, bi arrazoi daude horretarako: bat, ibaiak gero eta garbiago egotea; eta bi, errepoblazioa. Gainera, hemendik aurrera oraindik eta azkarrago egingo du kopuruak gora, gero eta izoki gehiago dagoelako ibaian, eta horrek berak lagundu egiten diolako errepoblazio naturalari.
Errepoblazioa, behar beharrezkoa
Atzo 300 izoki askatu zituen Diputazioak Urumea ibaian, eta datozen egunetan 3.000 inguru askatuko dituzte. Ekaina inguruan beste 25.000 izoki askatuko dira (tamaina txikiagokoak). Urtero ari dira Urumea errepoblatzen, eta horrek emaitzak eman dituela adierazi zuen atzo Jon Peli Uriguenek, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Diputatuak. Urtero ibaian sartzen diren izokien %18 inguru, errepoblatutakoak dira (marka bat izaten dute izoki horiek).
Atzo Urumean askatu zituzten izoki-kumeak 15 egun barru itsasoan izango dira, eta 2-3 urte han eginda bueltatuko dira, ale batzuk, Urumeara. yy